Denboraldiak
Sentsazioen Musika
(2025-2026)
Aurtengo denboraldiak musikak sortzen dituen sentsazioak izango ditu hizpide. Doinuek zirrara, emozioa, hunkidura edota beste hainbat sentimendu sorrarazi ditzakete. Era berean, musikaz gaindiko elementuek ere, sentsazio ezberdinak eragin ditzakete eta hauek guztiak musikaren bidez adierazi. Guzti hauen lotura gune izango dira aurtengo denboraldian proposatutako bost saioak: magiak sortzen duen zirrara, paisaiek sortutako sentsazio musikalak, gure euskal nortasunaren eragiten dituen sentimenduak eta hauen bilaketa. Erdu gurekin gozatzera. Jo beza bandak!
Oroitzapenak
(2024-2025)
Zornotzako Musika Bandak bere 2024-2025 denboraldia martxan jartzen du “Oroitzapenak” lelopean. Aurtengo denboraldiak bertako musika-ondarearen oroitzapenak ekarri nahi ditu gogora: banda historikoa eta haren musika, historian zehar abestutako gabon-doinuak, emakume sortzaile eta artistek sortu eta garatzen duten musika, euskal bertsolaritzaren inguruan sortu diren doinu eta abestiak, eta jaietako doinuak herriko txistulari eta gaiteroekin batera.
Bitartean Artea Tarteko
(2023-2024)
Aurtengo denboraldiak artea espazioaren eta denboraren arteko konexio gisa aurkeztu nahi du; artea espazioa eta denbora ulertzeko baliagarria dela, alegia.